Nori zuzendua
Kontabilitate kudeaketan ezagutzak garatu nahi dutenentzat.
Baldintzak
Baldintza hauetakoren bat bete behar da:
• Batxilergoko titulua izatea.
• 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Lanbide-arlo eta -eremu bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo goi-mailako zikloetara sartzeko dagozkion probak gainditu izana.
• 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
• Prestakuntzari behar adinako probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza- edo lanbide ezagupenak izatea, ezartzen den araudiaren arabera.
Helburuak
- Kontabilitatearen ikuspegitik, enpresa-ondareari eragiten dioten eragiketa ekonomiko eta finantzarioak justifikatzeko dokumentuetan adierazitako informazioa zuzen interpretatzea.
- Kontu-sail biko kontabilitate-metodoa, haren tresnak eta faseak zuzen interpretatzea.
- Ekonomia-ziklo bati buruzko informazioa prestatzea, kontabilitate-metodologia eta kontabilitate-plan orokorraren printzipioak eta arauak egoki aplikatuz.
- Kontabilitate-informazioa aztertzea, transmititzen duen ekonomia- eta finantza-egoera zuzen interpretatuz.
- Lan bat egitean zorrotz eta doitasunez jardun behar dela jakitea, eta enpresak garapen ekonomikoan eta sozialean duen garrantzia baloratzea.
Edukiak
- Kontabilitate-teoria
- Kontabilitate-informazioa Sarrera. Enpresa-tipologia, kontabilitatearen ikuspegitik. Enpresaren ondarea. Ondare-masak. Ezaugarriak.
- Kontuak
- Kontabilitate-plan orokorra (07)
- Merkataritza-legeriaren erreforma kontabilitate-arloan.
- KPO berriaren egitura.
- Kontzeptuzko esparrua.
- Ondare-masen tratamendua.
- Ibilgetu materiala
- Aktibo ukiezina. Errentamenduak.
- Aktibo finantzarioak. Ezaugarriak.
- Pasibo finantzarioak. Definizioa eta sailkapena. Pasibo finantzarioen bajak.
- Izakinak. Atzerriko moneta
- Diru-sarrerak. Kontzeptua.
- BEZa, IGICa eta SZ.
- Hornidurak. Kontzeptua.
- Langileen ordainsariengatiko pasiboak. Kontzeptua eta motak.
- Urteko kontuak.
- Eredu arruntak eta laburtuak. Mugak.
- Balantzea. Eredu arrunta. Eredu laburtua.
- Galera-irabazien kontua. Eredu arrunta. Eredu laburtua.
- Ondare garbiko aldaketen egoera. Eredu arrunta. Eredu laburtua.
- Eskudiruaren fluxuen egoera.
- Memoria. Eredu arrunta. Eredu laburtua.
- Urteko kontuen analisi ekonomikoa eta finantzarioa
- Analisi ekonomikoaren eta finantzarioaren arteko funtzioak eta aldeak.
- Analisirako tresnak.