Administrazioa eta giza baliabideak

Lan-kontratazioa

Hobetuz: UF0341

Informazio gehiago
Contratación Laboral
Hasiera
2019/09/24
Orduak
60
Egunak / Ordutegia
zentroan galdetu
Prezioa
Hobetuz Kontsultatu

Hobetuz

Hobetuz programaren bidez eskuragarri den ikastaroa
Langile okupatuei zuzendutako 100% doako ikastaroa.

Ikastaro pribatua

Ikastaro honetan interesa baduzu baina zure egoera edo ordutegiarekin bat ez badator, modu pribatuan egiteko aukera eskaintzen dizugu.
Jarri gurekin kontaktuan eta zure egoera aztertuko dugu zure beharretara egokitzen den ikastaroa eskaintzeko asmoz.

Nori zuzendua

Lan-kontratazioari buruzko ezagutza hobetu nahi duten pertsonentzat.

Baldintzak

Baldintza hauetakoren bat bete behar da:
• Batxilergoko titulua izatea.
• 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Lanbide-arlo eta -eremu bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo goi-mailako zikloetara sartzeko dagozkion probak gainditu izana.
• 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
• Prestakuntzari behar adinako probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza- edo lanbide-ezagupenak izatea, ezartzen den araudiaren arabera.

Helburuak

  • Giza baliabideen administrazioko, kudeaketako eta kontroleko jardun-esparruetan araudi laborala, sindikala eta fiskala aplikatzea.
  • Giza baliabideak kontratatzeko prozesuetan indarrean den araudia aplikatzea.
  • Lan-harremana aldatzeko, eteteko eta amaitzeko indarrean den araudia aplikatzea.
  • Langileen fitxategia mantentzeko eta kontrolatzeko ezarritako barne-prozedurak aplikatzea, enpresaren informazio-fluxua errazteko.

Edukiak

Lan-harremanean aplikatzekoa den oinarrizko legeria.

  • Lan-zuzenbidea eta haren iturriak
  • Espainiako Konstituzioa.
  • Langileen estatutua
  • Askatasun Sindikalaren Lege Organikoa. Ekintza sindikala. Araubide juridikoa. Ordezkaritza sindikala.
  • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra.
  • Enpresak Gizarte Segurantzan inskribatzea
  • Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea. Arauaren xedea eta izaera. Aplikazio-eremua.
  • Negoziazio kolektiboa. Kontzeptuak eta hitzarmen-motak. Hitzarmenen edukia.

Giza baliabideak kontratatzea.

  • Lan-kontratuari dagokionez parte hartzen duten erakundeak eta organoak.
  • Lan-kontratua. Kontzeptua eta klaseak. Lan-kontratazioko modalitateak eta baldintzak. Diru-laguntzak, salbuespenak edo murrizketak lan-kontratazioan.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, lan-kontratuaren ondorioz sortuak.

Lan-baldintzak aldatzea, etetea eta amaitzea.

  • Lan-baldintzak aldatzea. Mugikortasun funtzionala. Mugikortasun geografikoa. Lan-baldintzen funtsezko aldaketak.
  • Lan-kontratua etetea.
  • Lan-kontratua amaitzea
  • Kalte-ordainak egindako kontratu-amaiera motaren arabera. Diziplinazko kaleratzea: modua eta ondorioak.
  • Lan-jurisdikzioaren aurrean egin daitezkeen jardunak kontratua zehatzeko, aldatzeko eta amaitzeko.

Langileen fitxategia mantentzea, kontrolatzea eta eguneratzea

  • Langileari informazioa ematea. Langilearen betebeharrak datu-aldaketak jakinaraztean. Presentzia-kontrolari buruzko barne-arauak.
  • Langilearen espedientea. Langilea identifikatzeko datuak. Kontratuak eta aldaketak. Zerga-dokumentazioa. Curriculum vitaea. Prestakuntza-historia eta tituluak. Lanpostuaren jarduna ebaluatzeko txostenak. Gorabeherak. Beste batzuk.
  • Komunikazioak langileen kudeaketa administratiboan.
  • Segurtasun-prozedurak eta bertaratze-kontrola.

 

 

Apuntatu zaitez ikastaro hontara