Administrazioa eta giza baliabideak

Soldata ordainsariak, kotizazioa eta zergabilketa

Hobetuz: UF0343

Informazio gehiago
Retribuciones Salariales, cotización y recaudación
Hasiera
2019/09/26
Orduak
90
Egunak / Ordutegia
Astelehenetik ostiralera / 14:30 - 17:00
Prezioa
Hobetuz Kontsultatu

Hobetuz

Hobetuz programaren bidez eskuragarri den ikastaroa
Langile okupatuei zuzendutako 100% doako ikastaroa.

Ikastaro pribatua

Ikastaro honetan interesa baduzu baina zure egoera edo ordutegiarekin bat ez badator, modu pribatuan egiteko aukera eskaintzen dizugu.
Jarri gurekin kontaktuan eta zure egoera aztertuko dugu zure beharretara egokitzen den ikastaroa eskaintzeko asmoz.

Nori zuzendua

Soldata ordainsari, kotizazioa eta zergabilketetan ezagutza handitzen interesatuak dauden pertsonak.

Baldintzak

Baldintza hauetakoren bat bete behar da:
• Batxilergoko titulua izatea.
• 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Lanbide-arlo eta -eremu bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo goi-mailako zikloetara sartzeko dagozkion probak gainditu izana.
• 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
• Prestakuntzari behar adinako probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza- edo lanbide ezagupenak izatea, ezartzen den araudiaren arabera.
Prestakuntza-atal hau egiteko gainditua izan behar du UF0342 Gizarte Segurantzako prestazioak kalkulatzea.

Helburuak

  • Besteren konturako lana ordaintzearen ondoriozko dokumentuak prestatzea.
  • Soldata-ordainagirian Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean kotizatzeagatik dagozkion kenkariak aplikatzea, eta kuoten likidazioeta sarrera-prozesuaren ondoriozko dokumentuak prestatzea.
  • Soldata-ordainagirian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipena aplikatzea eta horretarako, indarrean den legeria betez, konturako diru-sarreraren eta urteko likidazioaren dokumentuak prestatzea.

Edukiak

Soldata-ordainketa

  • Soldata-ordainagiriaren egitura. Goiburua. Gorputza. Kenkarien informazio-orria
  • Soldataren kontzeptua
  • Jasotze-motak. Finkoak. Aldakorrak. Soldatakoak. Soldataz kanpokoak.
  • Soldata-osagarriak.
  • Hilabetetik gorako mugaeguneko ordainsariak.
  • Soldataz kanpoko ordainsariak

Gizarte Segurantzako erregimen orokorreko kotizazioak

  • Enpresak eta langileak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean egindako kotizazioa.
  • Kuotak likidatzeko dokumentuak.
  • Gizarte Segurantzako kotizazio-buletinak kalkulatzea eta likidatzea.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ)

  • Soldatetan aplikatzekoak diren zerga-arauak.
  • PFEZaren konturako soldata-atxikipenak.
  • Atxikipen-tasa zehaztea.
  • Atxikipenak erregularizatzea
  • Atxikipen-ziurtagiria.

Apuntatu zaitez ikastaro hontara