Lege-oharra - Zubeldia Formación

Lege-oharra

Pribatutasun politika

  • Arduraduna: ZUBELDIA PRESTAKUNTZA
  • Helburua: Eskatutako informazioa bidali eta kontratu harremana mantendu, garatu eta kontrolatzea.
  • Zilegitasuna: Prestakuntza zerbitzuak emateko kontratua gauzatzea
  • Hartzaileak: Hirugarrenei ez zaie daturik erraztuko, legezko betebeherra ez den heinean.
  • Eskubideak: Datuak sartu, zuzendu eta ezabatzeaz gain, informazio gehigarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere bai.
  • Informazio gehigarria: Datu-babesaren inguruko xehetasun eta informazio gehigarria gure web orrian ikusi dezakezu: www.zubeldia.com

Datuen tratamenduaren arduraduna zein da?

  • Identitatea: ZUBELDIA FORMACION PRESTAKUNTZA, S.L.
  • IFK: B20686242
  • Helbidea: Zumardien ibilbidea 14 – 20016 Donostia-San Sebastián
  • Telefonoa: 943 399877
  • Posta elektronikoa: formacion@zubeldia.com
  • Web orria: www.zubeldia.com

Zer helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

ZUBELDIA PRESTAKUNTZAN interesatua dauden pertsonek errazten diguten informazioa, kontratu harremana mantendu, garatu eta kontrolatzeko asmoz erabiltzen dugu.

Noz arte gordeko ditugu zure datuak?

Kontratu harremana mantentzen den bitartean, legalki aurreikusitako denboran datu pertsonalak gordeko dira. Hala ere, interesatuak datuak ezabatzea eskatu dezake nahi duenean.

Kontratua bukatzen den egunean, datuak gehiago erabili ez ahal izateko blokeatu egingo dira, Administrazio Publiko eta Tribunalei uzteko bada izan ezik. Hauek, kontratuan sortutako erantzukizunak tratatuko dituzte, erantzukizunen preskripzio epearen barruan beti ere.

Zure datuak erabiltzearen zilegitasuna zein da?

Datuak erabiltzeko lege-oinarria, prestakuntza zerbitzuak emateko kontratuaren gauzatzea da.

ZUBELDIA PRESTAKUNTZAK burutzen dituen zerbitzu eta informazio jarduera, eskatutako adostasunean oinarrituta dago. Adostasun hau desagertzeak ez du prestakuntza zerbitzuak emateko kontratuaren gauzatzea baldintzatzen.

Zer hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?

Legezko betebeharra ez den heinean, ez zaie hirugarrenei daturik utziko. Halaber, Zubeldia Prestakuntzak kontratuak itunduta ditu beste hornitzaile batzuekin. Zerbitzu bat ematerako garaian hauen esku hartzea beharrezkoa denean, Zubeldiaren izenean datuak erabiltzen dituzte.

Datuak ematen dituzunean zeintzuk dira zure eskubideak?

Bakoitzari dagokion datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea du edozein pertsonak. Beraz, informazioa eskuratzeko eskubidea du.

Interesatuak dauden pertsonak, bere datu pertsonalak ikusteko eskubidea dute, baita oker dauden datuen zuzenketa eskatzeko aukera edo zenbait kasutan, datuak ezabatzeko eskubidea (datu horiek bere garaian zuten helburuetarako beharrezkoak ez badira gaur egun).

Zirkunstantzia jakinetan, interesatua dagon pertsonak bere datuen tratamendua mugatzea eska dezake. Kasu horretan erreklamazioen jarduera edo defentsarako soilik gordeko ditugu.

Zirkunstantzia jakin batzuetan eta egoera berezi batekin erlazionatuta dagoen arrazoi batengatik, interesatuak bere datuen tratamenduaren aurka jo dezake. Hala bada,  ZUBELDIA PRESTAKUNTZAk datuak tratatzeari utziko dio, premiazko arrazoi legitimo bat salbu edota erreklamazioen jarduera edo defentsagatik.

Erabiltzaileak eramangarritasun eskubidea izango du, hau da, eman dituen datu pertsonalak beste arduradun bati zuzenean transmititzea, erabilera erkideko eta irakurketa mekanikoko formato egituratuan, beti ere teknikoki posible bada.

Datuen titularrak edo bere legezko ordezkariak, bere identitatea egiaztatzen badu, aipatutako eskubideak gauzatu ditzazke formacion@zubeldia.com posta elektronikora email bat bidaliz edo postaz: Zumardien ibilbidea 14, – 20016 Donostia-San Sebastián.

Eskubideen inguruko informazio gehigarria lortu dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (http://www.agpd.es).

Bere eskubideen jardueran titularra ez bada gogobete, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari laguntza eska dakioke, hala, eskubide-babes erreklamazio bat aurkeztuz, bere eskubideak eraginkorrak izan daitezen (http://www.agpd.es).