Enpresentzat zerbitzuak - Zubeldia Formación

Enpresentzat zerbitzuak

Neurrirako prestakuntza

Gure esperientziak bezero bakoitzaren prestakuntza beharretara moldatzea ahalbidetzen digu. Horrela, enpresen beharren arabera ad hoc diseinatutako ikastaroak eskaintzen ditugu, edukiak, mailak eta ordutegiak berariazko behar eta helburuetara egokituz.

Tutoretza pertsonalizatuak. Halaber, Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE) aholkularitzan esperientzia luzea dugu. Hain dinamikoa eta aldakorra den gaur egungo ingurunean, aholkularitza orokor eta tradizionalak ezin die ETE-en benetako beharrei eta ekonomia berriaren erronkei erantzun egokia eman. Zubeldiak saio pertsonalizatuak eskaintzen dizkizu, non zure enpresaren sorreran, sustapenean edota merkatuko aukeren optimizaziorako eman beharreko pausuetan lagun izango gaituzun. Arlo honetan, gure lana zerbitzu berritzaile eta arrakastatsuaren diseinuan datza, zeinen ardatz nagusia bezeroari tutoretza INTEGRAL eta PERTSONALIZATUA ematea den.

Eskatu informazio gehiago

Itzulpenak

Edozein eratako itzulpenak behar dituzula ere, Zubeldiak testuen itzulpen eta zuzenketa, web orrien itzulpena eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskaintzen dizkizu, besteak beste. Zerbitzu hauek gure Prestakuntza zentruan irakasten diren hizkuntza guztiak hartzen ditu barne, eta urteetako esperientzia duten profesionalek burutzen dute.

Gelen alokatzea

Zubeldiako ikasgelak erabilgarri dira enpresen jardueretarako, prestakuntza edo hitzaldiak emateko zein bilerak antolatzeko ere.

Kokapena. Gure zentroa oztopo arkitektonikorik gabekoa da, eta kokapen estrategikoa du: Donostiako Olmos Ibilbideko 14.ean, Bidebieta I (Gaiztarro) auzoan, hiriaren erdigunetik 3 km-tara, ipar-mendebaldean.

Sarbide erraza du, I Nazionaletik (Irun- Madril) 25 metrora, eta Gipuzkoako hiriburua Pasaiarekin lotzen duen errepidetik 50 metrora.

20 pertsona arteko edukiera duten gela teoriko-praktiko ezberdinak dauzkagu, ondo hornituak:

  • Sarean konektaturiko ekipamendu informatikoak
  • Proiektoreak
  • Arbelak / pantailak
  • Dohako Wi-Fi sarbidea (zentroko gela guztietan)
  • Klimatizazioa
  • Higikortasun murriztua duten pertsonentzako irisgarriak

Diru-laguntza eta prestakuntza planen kudeaketa

Zubeldiak 20 urtetik gorako esperientzia du enpresei zuzendutako diruz-lagunduriko prestakuntza antolatu eta irakasten. Horrela, prestakuntza kredituen kudeaketa zerbitzua eskaintzen diegu enpresei, plana diseinatu eta edukia irakatsiz, eta baita Hobetuz eta Fundación Tripartita bezalako erakundeen diru-laguntzen kudeaketa eta jarraipena eginez ere. Horrez gain, erakunde antolatzaile gisa, etengabeko prestakuntzako ekintzetan hobariak eskuratzeko kudeaketak ere egiten ditugu.

    Enpresentzako kontaktua