Zubeldia - Zubeldia Formación

Zubeldia

Nor gara?

Zubeldia kalitatezko prestakuntza anitza eskaintzen duen Donostiako erreferentziazko prestakuntza zentroa da. 1983an sortu zenetik, honakoak izan dira bere lanaren gidari:

  • Prestakuntza arloan behar sozialaren garapena
  • Askotariko prestakuntza arloetan kalitatezko zerbitzu espezializatua eskaintzea
  • Bezeroaren gogobetetasuna eta bere beharretara moldatzea

Merkatuaren eskari berriak geroz eta handiagoak izanik, gure jarduera enpresa eta lanbide-prestakuntzaren espezializazioetara bideratu da hein batean, baina bestelako publiko eta prestakuntza-arloak alde batera utzi gabe. Gure ikastaro-eskaintza sektore desberdinetako enpresei zein partikularrei dago zuzendua, hala helduak nola haur eta gazteak.

Nolanahi ere, goren-goreneko kalitatea dugu beti helburu, bai bezeroari eskainitako zerbitzuan eta baita gure barne-kudeaketan ere. 2005ean ezarri genuen ISO 9001 kalitate sistema eta 2017an ISO 14001 Ingurumen kudeaketa sistema, Formazioaren Diseinura, Garapenera eta Irakaskuntzara eragiten duena, geroztik urtero berritu dugularik.

Gizataldea

Zubeldian lantzen ditugun jarduera eta arlo bakoitzean goi mailako kualifikazioa duten adituak ditugu. Gure irakasleak gai bakoitzaren irakaskuntzan ongi trebatuak daude eta euren espezializazioan homologatuak, urteetako esperientzia dutelarik. Horrela, ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiteko guztiz prestatuak daude. Halaber, euren prestakuntza eraberritzeko birziklatze-programetan hartzen dute parte aldi oro.

Zubeldiaren arrakastaren bermea irakaslegoaren kalitateari ematen zaion garrantzia eta hauen hautaketa-prozesu zorrotza da.